XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bai zera! - mutil urdintzen hasiak -.
Esmeralda honen berri bazenaki, ez zenuke noski horrenbeste ederretsiko.
- Zer diozu, gizona! - Alegia, gezurrezkoa dela.
- Ez da gezurrezkoa, egi-egiazkoa baizik.
Ez ote dakizu zoragarrizko harri hau
- Berbera! - dio ahots sendoz agure arrotzak harria eskuartean aztertuz -.
- Gai hauetan ikasia al zara? - Ez al dakizu nor naizen? - Ez, noski.
Nor zaitut? - Michel Dubarat,
Aspaldi nenbilen beronen atzetik, baina bere jabeak ez dit saldu nahi izan senitarteko oroigarritzat duelako, berak dioenez.
- Eta niri zergatik esan ote dit gezurrezkoa dela? - Konfidantza osoko ez diren adiskide eta ezagunei horixe esaten diete.
Era horretara lapurtzeko arriskua aienatzen dute...